XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala bazkaldu genuen Donibaneko jatetxe diskretu batean.

Hala, jakin genuen, Urbiola ez zegoela HBrekin pozik, hala ere ez zuela Alderdira itzuli nahi, eta irtenbidea Venezuela zela.

Ulertu genuen dena, eta eskaini genion ahal genuen laguntza.

Neuk Venezuelako erreferentziak eman nizkion parejari.

Hau zen egin genuena, errespetu osoan bere alde.

Ikusi dugu orain Alderdira itzuli dela, eta lanean ari dela.

-Teodoro Agirre eta Jose Mari Lasarte hurbileko lankide zenituen.

Oraindik ez dut aipatu, baina Jaurlaritzak Interior-ean, Hegoaldean, zuen Delegatu Nagusia, Teodoro Agirre zen, Lehendakari Agirreren anaia gazteena.

Honekin eta Jose Mari Lasarterekin egon nintzen Eibarren, San Sebastian Hotelean (edo honen konpainia berean), ni Poliziak etxean jaso ninduen bezperako gauean, Nicolas Redondo eta Enrique Múgica-rekin batzartuta eta afaltzen.

Teodoro Agirre jauna oso zen gizon diskretu eta isila.

Ni etxean bertan naiz klandestino, esaten zidan maiz.

Ofizinako materiala saltzen zuen denda bat zuen Amarako kale nagusian.

Hara joaten nintzaion batzuetan.

Ez zen sekula negoziante izan.

Eskerrak bere sozioa, gazteagoa, negozioaz arduratzen zen.

Oso gizon atsegina zen.

Lehendakaria gogorazten zidan, ba zituen honen hitz egiteko moduak.

Bada, Jose Mari Lasarte eta Teodoro Agirre koinatuak ziren.

Teodoro Lasarteren arrebarekin ezkondua zegoen.

Eta, zoritxarrez, biak gaitz beraz, kantzerraz, joak zeuden.

Bazekiten, eta ez zuten behin ere honetaz hitz egiten.

Dignitate handiaz zeramaten bere karga latza, eta gogoan dut, ni bota eta Donibanera ikustera etorri zitzaizkidanean banekien beharbada bere elizkizunetara etortzerik ez nuela izango...

Orain begiratzen dut Auñamendin...

Ni 1973ko urrian bota ninduten, Jose Mari Lasarte 1974an hil zela dio, hilabete batzuk gero.

Dakidana da ez nuela, ezta Teodoro Agirre ere, gehiago ikusi.

Carlos Claveria. (1984)